Txufa (Cyperus Esculentus L.) rizoma bat da (sustraiak duen erreserba organua) eta duela milaka urte erabiltzen da. Aspalditik ezagutzen da Lurraren leku ezberdinetan eta ezaugarri ugari ditu hauetako bakoitzean.
Nekazaritza eta Arrantza Conselleriaren Ikasketa Zentruan egin berri den ikerketa batek ziurtatzen du ezaugarri horietako askok azalpen zientifiko medikua dutela. Gaur egun oraindik ikerketak aurrera darrai eta emaitza interesgarriak azaldu ditu (ikus "Hortxataren Onura Nutrizionalak").
Txufa bi modutara hartu daiteke: Bata, txufa alea den moduan, hau da, naturalki jan daiteke (uretan beheratu ostean hobe). Bestea txufa txikitu, beheratu eta iraizi ondoren lortzen den likidoa edanez.
Munduan zehar bere izena aldatuz doa, hona hemen guk jasotako batzuk: Valentzian Xufa, Katalunian Xufla, Gazteleraz Chufa, Hego Amerikan Coquito, Ingeleraz Earth Almond edo Tigernut, Musulman herrialdeetan Haz-el-Aziz, Egipton Al Molok, Alemanian Erdemandeln, Frantzian Souchet, Euskal Herrian Bedaurra edo Txufa...
Txufa forma eta tamaina ezberdinekoa izan daiteke. Sarrien ikusten direnak borobilak edo luzexkak dira (Llargueta dÁlboraia eta Ametlla de Bonrepós).