HORCHATA NATURAL
1 l. 10,90.- € comprar
2 l. 15,40.- € comprar
3 l. 19,90.- € comprar
También disponible sin azucar
(IVA y portes incluido)

CREMA LICOR
DE HORCHATA
70 cl. 13,90.- €
(IVA incluido)
más información
MIEL DE AZAHAR CON CHUFAS
330 gr. 4,50.- €
(IVA incluido)
más información



 
Món Orxata S.L. Valentziako Alboraia herrian kokatutako enpresa da. Enpresa honek sortu ditu "mon orxata" gurditxoak, jatorrizko izendapena duen hortxata freskoa Valentziako txoko guztietara hurbiltzen duten gurditxo ibiltariak.

Hortxata artisaua gurditxoetan saltzeko ideia XX mende hasierako salmenta modutik jaso da. Kale salmenta ibiltaria 50 eta 60, hamarkadatan desagertu zen industrializazioaren agerpenarekin batera. Baina ordura arte, Valentzia inguruko hortxateroek astoa hartu eta hirira hurbiltzen ziren hortxata, txufa zein oloe ura saltzera.

Lan asko egin dugu nekazari, hortxatera eta enpresako gazte taldeak, ahalegin eta ilusioz beteriko amets hau egi bihurtzeko eta azkenean lortu dugu ohitura zahar hau berreskuratzea. Gaur egun gure gurditxoek energia eta gas kontsumorik gabe, soilik izotza erabiliz, duela 100 urte egiten zenari jarraituz, hortxata freskoa banatzen duten Valentziako kaleetan.

Gure helburua, hotxata artisaua dagokion maila historiko, gastronomiko, nekazari, komertzial eta turistikoan kokatzea da. Naranja, arroza eta kakiaren parera, txufa eta hortxata ere, gure baratzeko izartxo bat gehiago baitira. Produktuaz gain, hortxataren inguruko ezaugarri kultural eta nutrizional paregabeak ere eman nahi ditugu ezagutzera.

Valentziako L´Horta Nord-en landatzen dugu gure txufa. Lurraren zikloak errespetatzen ditugu eta ez dugu ongarri zein fitosanitario kimikorik erabiltzen. Nekazaritza ekologikoa ardatz harturik, landaketen errotazioan oinarritutako sistemaren bidez, txufa zein beste barazki goxoak ekoizten ditugu.

2004an txufa ekologikoa ekoizteko lehenengo saiakera egin genuenean, erotzat hartu gintuzten. Gehiengoaren ustez, modu ekologikoan ekoiztuz gero, txufaren kalitatea txarragoa izango zen eta ongarriekin baino txufa kantitate gutxiago aterako zen. Mon orxatako nekazariek poz handiz frogatu genuen nekazal aurreikuspen hauek okerrak zirela.

Hortxatari dagokionez, goizero egiten dugu aintzinako modura; lehenik txufa xehetu eta gero zukua iraizi. Alboraian egiten dugun hortxata hau hondartsua, sakona eta lur zaporekoa da. Hiru egunetan galtzen bada ere, hortxata fresko honek ezaugarri sendagarri eta nutrizional paregabeak ditu, hortxata industrialean existitzen ez direnak.

Azkenik, salmenta zuzena egiten dugu, Mon orxata gurditxo eta hortxaterian, Alboraiako "txufa eta hortxataren museoan" eta gure On-line dendan.

Aipamen berezia merezi dute gurditxoetan lan egiten duten hortxaterak. 40 emakumez osatutako lan talde honek umore onez eta gogotsu heldu dio kale salmentari, aintzinako azoka giroa berreskuratuz. Beraiek dira hortxataren aurpegia, ahotsa eta gure enpresaren arima.

2008an, ekologia alorreko feria garrantzitsuenak, Biocultura-k, "Urteko Produktu Ekologiko Onenaren Saria" eman digu.

Dugu, orain gutxi jaso "Espainia 2009ko Food" Ingurumen eta Landa eta Itsas Gaietako Ministerioak emana.

 
Haste | Enpresa | Zerbitzuak | Online-Denda | Fotoak | Albisteak | Txufa eta Hortxata | Kontaktua

CULTIVO PROPIO:
Chufa con Denominación de Origen
Chufa con certificado BIO

ELABORACIÓN ARTESANAL:
En Alboraia, Valencia
Certificado de Artesanía
VENTA:
Carritos Món Orxata
Tienda On-Line www.lahorchateria.com


Món Orxata, S.L. (B97312953) : Aviso Legal
Copyright 2012. Todos los derechos reservados